Elorrioko Buskantza FKE

Elorrioko Buskantza FKE

jueves, 23 de diciembre de 2010

Buskantzarrak 8-7 menderatu zuten Laskorain KE urteko azken partidan

Benetan bikaina, Elorrioko A taldekoek egiten ari diren lana. Esperientzia eta jokalari gaztez osatutako "zikloi hori-baltza" 5.postuan bukatuko du urtea 21 punturekin. Pasa den domekan Tolosako Laskorain KE talde potentea mendean hartu zuen partidu bikain batean. Partida hasi orduko oso ondo bideratu zuten etxekoak, minutu erdia pasatzerako aurretik baitziren buskantzarrak. Atsedenaldira heldu orduko markagailua 4-0 jarri zen, benetan zoragarria egindako lana.
Partidak itxura oso ona zuen eta 5-0 atsedenaldetik bueltau ondoren baieztatu zuen. Laskorainek bere izaera lehiakorra plazaratu zuen, minutu eroetan 6-4 hurreratzea lortu zuen. Tolosarrak atezain-jokalari taktikari ekin zioten, baina denok dakigunez, horrek bere arriskua dakar, ta berriz ere elorrixotarrak 4 goleko errenta lortu zuten, 8-4. Ondorengo minutuetan, 8-7 estutu zuen markagailua Laskorainek.

No hay comentarios:

Publicar un comentario