Elorrioko Buskantza FKE

Elorrioko Buskantza FKE

lunes, 29 de octubre de 2012

Asteburuko ordutegiak

Euskal ligari dagokionez, Elorrioko A taldea Amurrioko Eraso Aiara taldearen bisita jasoko du. Gure lehenengo taldea liderra dago Euskal ligan bere partidu guztiak irabazita eta horrela jarraitu nahi du. Bestetik Amurrioko taldea sailkapen erdian dago pasa den astean sendo irabazi baitzion Durangoko Sasikoa taldeari 7-3 menderatuz, beraz ez da partidu erraza izango. Partidua sapatuan arratsaldeko 18:00tan jokatuko da elorrixoko kiroldegian.
Lurraldeko lehenengo mailan, Elorrioko B taldea txintxo txintxo dabil azkenengo bi partidak irabaziz, eta 6.postuan 9 puntukin. Asteburu hontan kanpoan jokatuko du azkenengoen kontra, Sumi Muguru. Partida domekan goizeko 10:00tan izango da Unkina kiroldegian (Galdakao).
Elorrioko C taldea bigarren postuan dabil 7 puntukin eta larunbat honetan Galdakaoko Lagun Onak B taldea hartuko dute elorrixon arratsaldeko 15:05.
Bukatzeko Elorrioko Gazteak bikain ari dira lehenengo postuan 7 puntukin. Pasa den larunbatean Berrio Otxoa talde onaren aurka berdindu zuten partida eta sapatu honetan Sondikarantz abiatuko dira Colegio Vizcaya-ren kontra aritzeko arratsaldeko 14:00tan (Pabellon Colegio Vizcaya).

No hay comentarios:

Publicar un comentario