Elorrioko Buskantza FKE

Elorrioko Buskantza FKE

jueves, 25 de octubre de 2012

Espero dogu bolada hau denbora askoz jarraitu dezala

Dakizuenez denboraldia hasita dago gure 4 taldeentzat. Euskal Ligan Elorrioko A taldeak bigarrena dago sailkapenean lenengoarekin berdintuta 12 puntukin. Bere 4 partidak irabazita ditu eta defentsan asko hobetu dabie. Aspektu horretan Iker entrenatzailearen eskua nabaritzen da. Asteburu honetan Debabarrena Maqcenter talde eibartarra bisitatuko dute, domekan 11:30 Ipurua kiroldegian.
Elorrioko B taldea sailkapenean erdiko postuetan darabil, 8. kokatuta bi partidu irabazita eta beste biak galduta. Espero dogu larunbat honetan beste garaipen bat lortzea etxean arratsaldeko 18:00tan Arabella-ren aurka.
Elorrioko C talde berria ezin baño hobeto hasi du bere denboraldia lurraldeko bigarren mailan. Bi partidutan 4 puntu atera dituzte eta sapatu honetan Ermuan jokatuko dute 16:45tan.
Azkenik gazteen taldea primeran dabil. Lehenengo postuan tinko-tinko dabil bi partiduak irabazita eta 14 gol sartuta. Larunbat hontan, talde zaila eta ona dator elorrixora Bilboko Berrio-Otxoa Santutxu. Garaipen bat behar dute goiko postuetan jarraitzeko beraz espero dogu jende asko biltzea sapatuan goizeko 12.30 tan kiroldegian.

Animo 4 taldeei!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario