Elorrioko Buskantza FKE

Elorrioko Buskantza FKE

miércoles, 19 de diciembre de 2012

2012ko azkenengo jardunaldia

Euskal Ligan urtea ixteko partidu paregabea. Aurrez aurre izango dira lehenengo eta bigarren sailkatuak. Dakizuenez Elorrioko A taldea 2.postuan darabil puntu berdinekin. Aurkaria Llodioko Uxoa CDFS taldea izango da. Beraz kristoneko partidua eta anbientea espero da sapatu honetan arratsaldeko 18:00tan elorrioko kiroldegian.
Lurraldeko lehen mailan, Elorrioko B taldea Sondikako Hegalariak taldea aurkari izango du. Partidua sapatuan arratsaldeko 17:00tan izango da Sondikan.
Lurraldeko bigarren mailan ere partidu oso polita, Elorrioko C liderra eta Betiortziri 3.sailkatua aurrez aurre izango dira sapatuan arratsaldeko 15:00tan elorrixoko kiroldegian.
Gazteen mailan, gure gazteak lidertzan jarraitzen dute eta espero dogu 2013 urtea ere lidertzan hastea. Horretarako Bilboko Gora Naturgas Energia taldea gainditu behar dute. Partidua sapatuan goizeko 11:30tan izango da Abusu kiroldegian.

No hay comentarios:

Publicar un comentario