Elorrioko Buskantza FKE

Elorrioko Buskantza FKE

jueves, 6 de febrero de 2014

Laskorain KE - Elorrioko Buskantza FKE


                                                 


Maila haundiko norgehiagoka jokatu beharrekoa larunbat hontan arratsaldeko 18:00 Tolosa-ko Usabal kantxan. Talde bien artean 7 puntuko diferentzia dago, eta margen hori laburtu nahian abiatuko dira Buzkantzarrak Tolosaldera. Laskorain 3. sailkatua da 35 punturekin eta Elorriokok 5. postuan dihardu 28 punturekin. Aurreneko partidan 2-4 irabazi zuten Laskoraindarrak defentsa sendo bat planteau baitzuten Txanklas eta Iñakiren gorakadak oztopatuz. Partidu honetarako Iker entrenatzaileak Ibon eta Ander berreskuratuko ditu, bat partidu bateko zigorra jaso ondoren eta Ander lesio baten ostean. Berestaldez Peña jokalaria ezin izango du jokatu aurreneko partidan mina hartu zuelako hankan. Beraz hauexek izango dira Tolosan jokatuko duten mutilak:
Iñaki ta Mora (atezainak) Astar, Jon, Ibon, Egui, Txanklas, Kun, Txipi ta Ander.

Aupa Elorrioko!

No hay comentarios:

Publicar un comentario