Elorrioko Buskantza FKE

Elorrioko Buskantza FKE

jueves, 11 de diciembre de 2014

Maialen eta Ibone Euskadi-ko selekzioagaz jokatuko dute Katalunian.

Emakumeen taldeko Maialen Bernas eta Ibone Simón, Euskadiko selekzioagaz jokatzeko hautatuen artean daude. Urtarrileko lehen asteburuan (3 eta 4) 21 urtez azpiko Espainiako txapelketako lehen fasea jokatuko dute Katalunian. Lehen faseko multzo horretan Katalunia eta Errioxa izango dituzte kontrario. Hiru taldeetatik aurreneko tokian geratzen dena igaroko da hurrengo fasera. Katalunia eta Errioxa izatez, Euskadi baino maila handiagoa dute. Kataluniako jokalari gehienak emakumezko lehen mailan jokatzen dute eta Errioxarren artean ere talde bat dute lehen mailan. Hautatuen artean Durangaldeko Oiane Larrinaga ere dago, Sasikoa taldekoa. Datorren asteartean prestakuntza partidu bat jokatuko dute lehen mailan diharduen Estanda Ordizia KE taldearen aurka 19:30tik aurrera Ordizi-ko Majori kiroldegian.

Zorionak!!

















No hay comentarios:

Publicar un comentario